XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERRI KIROLAK

Gipuzkoako segalarien txapelketa gaur jokatuko da

GIPUZKOAKO segalarien txapelketa Larraitzen jokatuko da gaur, 8:00etan.

Bost segalarik parte hartuko dute: Mikel Aranalde, Jose Etxebeste, Gabriel Manzisidor, Bixente Mitxelena eta Jabier Urdangarin.

Aurten aldaketa aipagarri bat egingo da txapelketak, segalari bakoitzak zorrotzaile baten laguntza izango baitu.

Biltzaileak, berriz, hiru bakarrik izango dira.

Bai belar bilketa eta baita pisaketa ere mekanikoki egingo da.

Ordu erdian jardun beharko dute lanean segalariek.